IKASGAIAREN BALORAZIOA

2010/01/18 a las 11:38 | Escrito en IKTak HEZKUNTZAN | Deja un comentario

Edukien mapa kontzeptuala

2010/01/18 a las 11:34 | Escrito en IKTak HEZKUNTZAN, MARKO TEORIKOA | Deja un comentario
Etiquetas:

Bukatzeko eta laburpen gisa mapa kontzeptual bat egin dut. Espero dut zuen baliorako izatea!!

IRAKURGAIAK

2010/01/17 a las 20:45 | Escrito en MARKO TEORIKOA | Deja un comentario
Etiquetas:

playlist.php?v=48b1dfc

Beno ba lagunak! Bloga bukatzen ari naiz eta ohizko formatua gustatzen zaionarentzat testu batzuk aukeratu ditut. Testu hauek orain arte esandakoa adierazten dute, animo!

  1.  IKTak gizartean egindako ekarpenak
  2.  IKTak hezkuntzan egindako ekarpenak
  3.  IKTak eta umeak
  4.  Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza: arazoak
  5.  Informatikaren istorioa
  6.  Software librea eskolan
  7.  Zer dira mapa kontzeptualak
  8.  Teknologia berriak hezkuntzan aplikatuak (Kurtso on-line)
  9.  Hezkuntza teknologikoa eta IKTBak hezkuntzan aplikatuak
  10.  IKTak hezkuntzan (I). Jakingarriak aldizkaria
  11.   IKTak Hezkuntzan (II). Jakingarriak aldizkaria.

Irakaslearen papera

2010/01/10 a las 20:18 | Escrito en Irakasleen papera | Deja un comentario
Etiquetas: ,

Mundua aldatu da, baita bertan garatzen diren mundu anitzak: Hezkuntza mundua, familia eta lagunen mundua, ekonomi mundua, … . Aldakuntza hauek IKTen hedakuntzarekin bat egin dute, eta hedakuntza hau hain azkarra izan da non batzuk galdu egin gara. Hezkuntza munduan ere irakasle askok galdu egin dira eta bretxa digitalaren azken bazterrean bueltaka dabiltza. Gaurko munduan, eskola berdintasunerako eta aukerentzako tokia izan behar da eta toki honen zaintzaile nagusiak irakasleok izan behar gara, horretarako, gure lana aldatu behar dugu. Irakasleok betidanik informazioaren, baloreen transmititzaileak izan gara, baina ados egongo gara papera hori galdu egin dugula esaten dugunean, ezta? Gure rola aldatu egin behar dugu eta oraindik garatu ez ditugun konpetentzia batzuk eskuratu behar ditugu: orain arte transmititzaileak izan bagara , oraingoan informazioaren erraztatzaileak eta gidariak izan behar gara, ikasleak ezagupenean bihurtu dezaten. Begi onez hartu behar ditugu aldakuntza guzti hauek, hartu eta egokitu, ezinbestekoa delako kalitatezko hezkuntza lortzeko.

Henry Chero Valdivieso, elkarrizketak

2009/12/05 a las 19:33 | Escrito en IKTak HEZKUNTZAN, Plataformak, ZERGATIK ETA ZERTARAKO IKTAK | Deja un comentario
Etiquetas: , , ,

Elkarrizketak erabiliz irakasle honek IKTak hezkuntzan egindako ekarpenak esplikatzen digu.

Hego Amarikako Enlaces proiektua

2009/12/05 a las 17:56 | Escrito en Proiektuak | Deja un comentario
Etiquetas:

Enlaces proiektua Chilen sortu zen 1992. urtean, bere helburua IKTak eskolan integratzea izan zen, gaur egun, ikasleen eta irakasleen sare soziala da.

IKTak HEZKUNTZAN EGINDAKO EKARPENAK

2009/12/04 a las 20:04 | Escrito en IKTak HEZKUNTZAN | Deja un comentario
Etiquetas:

IKTak gizarteari eta hezkuntzari eskaera ugari egin die;  era berean, gizartean eta hezkuntzan egindako ekarpenak ere ugari izan dira. Gure ingurunean Eskola 2.0 proiektuari ia hasiera eman diogu eta emaitza oso onak ematen duen proiektua dela esan dezakegu, zergatik? Hego Amerikan 1992. urtean Enlaces proiektuari hasiera eman ziotelako eta irakasle eta ikasleen artean izugarrizko arrakasta izan  duen proiektua dela esan dezakegu. Ezagutu dezagun Hego Amerikan egindako proiektua, kalitatezko hezkuntza lortzeko bidea ematen baidigu.

Laburpen modura, IKTak hezkuntzan egindako ekarpenak:

GIZARTEAREN ESKAERAK

2009/11/09 a las 21:46 | Escrito en MARKO TEORIKOA | 1 comentario
Etiquetas: , ,

Kaixo lagunak!

nuevas-tecnologias-en-los-colegios[1]Gizartea aldatu egin da eta honek egiten dituen eskaerak ere aldatu egin dira. Hezkuntza munduari jarri dion erronka nagusiena hau da: hiritar konpetenteak nahi ditu, hau da, haurrak bereganatu dituen ezagupenak, jarrerak, prozedurak, harremanak eta gizarte ezagupenak testuinguru zehatz eta desberdin batean erabiltzen jakin behar du. Zer suposatzen du honek, ikasleak aldaketan egokitua egon behar dela, testuinguru ezberdinetatik jasotzen duen informazioa ezagupena bihurtu eta erabili behar duela, talde lanetan eta lankidetzan mugitzen jakin behar duela, komunikazioa sustatuz informazioa bereganatuz eta transmitituz, eta digitala den gizarte batean bizitzen jakin behar duela.

Gizarteak egiten duen eskaera honi ezin diogu uko egin, ikasleetan oinarritzen den hezkuntza bultzatu nahi badugu. Gaur egungo                ESKAERAKhezkuntzaren egin beharrak zeintzuk dira ordun: ikasle konpetenteak heztea eta hauen garapena bideratzea (konpetentzietan garatzeko aprendizaia, esanguratsua izatea eskatzen du, eraikitzaile den ikuspuntuak ezagupen mota honek errazten du) ; bretxa digitala apurtzea edo txikitzea, ikasle guztiei aukera berdinak emateko eta denontzako den eskola bat lortzeko; eta, eskolako curriculumean IKTak integratzea, ikasleak munduan nola mugitu jakiteko eta irakasleak mundu berri honetan eguneratzeko.

Besterik gabe! Amagoia.

GAURKO GIZARTEA

2009/11/09 a las 21:41 | Escrito en MARKO TEORIKOA, Uncategorized, ZERGATIK ETA ZERTARAKO IKTAK | Deja un comentario
Etiquetas: ,

Kaixo lagunak!

Informazio, komunikazio eta teknologiaren gizartean gaudela onartu behar dugu. Informazio gizartea testuinguru desberdinetatik, denontzako, eta eskugarri den informazioa jaso dezakegulako. Komunikazioaren gizartea da, ezagupenak edukitzea balorea gutxitu  egin delako eta garrantzitsuena, gaur egun, ezagupen horiek elkartrukatzea delako. Teknologi gizartea, ohizko tresnak, arkatza eta papera, bere lekua galdu dutelako eta gaur egun  digital tresnak erabiltzea ekologikoagoa (denboran, esfortzuan, materialetan) delako.

                          ninoinformatico[1]                            Hemendik abiaturik, hezkuntzak, ikasleei ematen dien erantzuna aldatu behar duela garbi geratu da ezta!             

  Betiko  moduan ezin dugu jarraitu, gizartea aldatu delako eta  honek eskatzen duena ere   bestelakotu egin delako.

   http://www.eitb.com/audios/radio/detalle/31952/innovacion-educacion/ 

 

     Besterik gabe! Amagoia.

SARRERA

2009/11/09 a las 21:10 | Escrito en Uncategorized | Deja un comentario

Kaixo lagunak!

Angry_woman_with_computer[1]Internet, you tube, facebook, wedquest, gizarte sareak, …,  entzutearekin bakarrik beldurra ematen didaten kontzeptuak dira! Beldurra, alfabetatugabea sentitzen naizelako; beldurra, IKTak erabiltzea, ezagutzea, gaur egungo gizartean ezinbestekoa bihurtzen ari delako. IKT munduko seme-alaben hezitzaileak izan behar gara eta gu IKTetan hezitu gabeak! Hau mundu hau!

Blok hau, nire, eta nahi duenaren, ezjakintasuna txikitzeko egiten dut. Hezkuntza mundutik abiaturik IKTak zer eta zeintzuk diren; eta, zertarako eta zergatik erabili behar ditugun galderei erantzuna bilatu nahi diet. Nire azken helburua, aprendizaia esanguratsuaren bidez, informazioa ezagupena bihurtzea da. IKTari buruz ditudan tabuak lurperatu nahi ditut eta gure eguneroko lanentzako ezinbesteko tresnak direla frogatu nahi dut!

Nire ezagupenetik hasita, konpetentziak garatzeko erabili behar ditudan tresnak interneten aurkitutako bideoak eta dokumentuak izango dira. Aurrez aurretik barkamena eskatu behar dizuet aurkitu dudan gehiena gaztelaniaz eginda baitago, hala ere, gogoratu beste garai batean aurkitzen genuena soilik ingelesez zegoela eta gaur egun errealitate hori aldatu egin da.

Nire bloga zuen gogokoa izatea espero dut!

Besterik gabe! Amagoia

Blog de WordPress.com. | Tema Pool by Borja Fernandez.
Entradas y comentarios: feeds.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.